Soiuz 5
Soiuz 5 | |
---|---|
Historia | |
Aurrekoa | Soiuz 4 |
Hurrengoa | Soyuz 6 (en) |
Docking and berthing of spacecraft | 1969ko urtarrilaren 16a - 1969ko urtarrilaren 16a |
Espazio jaurtiketa | 1969ko urtarrilaren 15a |
Lurreratzea | 1969ko urtarrilaren 18a |
Kudeatzailea | Sobietar Batasuneko espazio programa |
Honen parte | Soyuz programme (en) |
Masa | 6.585 kg |
Identifikazioa | |
Dei-kodea | Байкал (Baikal) |
Soiuz 5 1969ko urtarrilak 15ean Baikonurreko kosmodromotik jaurtitako Soiuz 7K-OK ontzi baten misio tripulatu bat izan zen. Hiru astronautak osatutako tripulazioa zuen eta bere misioa jada orbitan zegoen Soiuz 4rekin elkartzea zen.
Jaurtiketa baino 25 minutu lehenago arazo bat gertatu zen ontziko sistema elektrikoaren zatietako batekin, ordezkatua izan zelarik. Ontziko eskotilako lau pernoetako hiru bakarrik jarri zirela ere aurkitu zen, baina hala ere airera zitekeela erabaki zen.
Soiuz 5a orbitan aurkitu eta elkartu zen Soiuz 4rekin, bere tripulatzaileetako bi beste ontzira pasatuz eta bertan Lurrera itzuliz bertako jatorrizko tripulatzailearekin batera.
Itzulera saiatzean, Soiuz 5eko bersarrera kapsula zerbitzu modulutik banatzerik lortzen ez zela aurkitu zen, aurrealdea aurrean zuela bersartu izan behar zuelarik, potentzialki hondagarria, ezkutu termikoak babestu gabeko zatia baitzen. Azkeneko unean, bersartze modulua zerbitzukoarekin elkartzen zuten pernoak urtu egin ziren bersarreraren beroagatik, eta bersarrera modulua berorientatu egin zen ezkutu termikoa aurrean jartzeko, bertako tripulatzaile bakarra zen Boris Volinov salbatuz, bersarrera mota balistikokoa izan zen eta grabitatearen azelerazioa bederatzigatik biderkatu zen arren. Volinovek zenbait hortz hautsi zituen lurreratzean lurreratzea leunago egiten duten suziri sistemaren akats bategatik. Soiuz 5 Ural mendietan lurreratu zen, aurreikusitako lurreratze puntutik ehunka kilometrotara. Volinovek kapsulatik bere kabuz irtetea erabaki zuen, erreskate taldeak hara iristeko orduak behar izango zituela eta tokiko tenperatura -38 °Ckoa zela bai baitzekien. Hango biztanle baten etxean babestu zen erreskate taldea iritsi zen arte.
Tripulazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaurtiketan
- Boris Volynov (komandantea)
- Aleksei Jeliseiev (hegaldi ingeniaria)
- Evgeni Khrunov (espezialista zientifikoa)
Lurreratzean
- Boris Volinov (komandantea)
Laguntza tripulazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anatoli Filiptxenko (komandantea)
- Viktor Gorbatko (hegaldi ingeniaria)
- Valeri Kubasov (espezialista zientifikoa)
Erreserba tripulazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anatoli Kuklin (komandantea)
- Vladislav Volkov (hegaldi ingeniaria)
- Piotr Kolodin (espezialista zientifikoa)